XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gauz asko izango zitun maiteak gure ondarrabitarrak; baña maitatuenak bertsolariak giñun.

Arentzat etzegon beste pesta-klaserik.

Gizon ikasia zanez, olerkari bikain samurra zan.

Idazle bezela, asko nabarmendua.

Ondo zebillen bitartean, bertsolari-txapelketa guztietan epai-maieko izaten zan.

Alkar noiz ezagutu gendun, Denbora pasa nere liburutxoan jartzen det.

Baña Fernandoren grazirik ederrenak aren umorea ta izketako azkartasuna ziran.

Antzerki batean lan egiteko aproposa izango zan ura.

Gernika`n, txapelketa baten ondorenean, Arrien jatetxean bazkaltzen ari giñala, galdera auek egin nizkion: Gerra aurreko Basarri ta Txirritak irabazi zituzten txapelketa aietan juraduko al zan.

Ezetz erantzun zidan, gaztea zala-ta.

Baña entzuleen artean zala.

Bigarren galdera: Orduko bertsolarietatik gaurkoetara zer alde dagon.

- Alde izugarria, Txomin. Garai artako iru edo lau onenen parekoak, gaur berrogei bazaudete.